2013-10-29

Urriak 30, Euskal nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gure herrian sortu diren nobedadeei erreparatuko diegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Tartean, 11 talde gipuzkoar biltzen dituen "Gipunkzkoa" bilduma, Lokaltones beasaindarren lehen maketa, NCK ondarrutarren maketaren aurrerapena, Izu giroa fanzinearen 22. zenbakia... eta lehengo astean jarri gabe geratu ginen Skarmento taldearen "Afios Cotenos" diskoa komentatuko ditugu. Agenda, berriak eta kronikak ere izango dira beti bezala.

2013-10-15

Urriak 16, Musika berria eta nobedadeak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan mundu mailara joko dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Gaueko 23.00tatik aurrera orain dela gutxi argitaratu diren disko batzuk entzungo ditugu, tartean Perkele talde suediarraren "A way out", Bishops Green kanadiarrena, Skarmento galiziarren "Afia os Cotenos", Rude Pride madrildarren lehen demoa eta beste hainbat. Beti bezala, agenda, kronika eta berriez lagunduta.

2013-10-08

Urriak 9, The Convicts eta Interprete Desconocido Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Aste honetan, Debagoieneko The Convicts eta Interprete Desconocido taldeak izango ditugu gure estudioetan beraien erdibanako diskoa aurkezten. The Convits-etik Altuna (abeslaria) eta Interprete Desconocidotik berriz Morenito (bateria) etorriko zaizkigu. Honez gain, agenda, kronikak eta berriak, dena musika bikainarekin girotuta.

2013-10-01

Urriak 2, Black & White fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala hemen da Info7 irratiko punk-oi! irratsaioaren ordua. Aste honetan, Durangoko Black and White punk fanzineko sortzaile eta kideak edukiko ditugu Txapa irratiko gure estudioetan. Fanzineaz aparte, beraiek partaide diren beste proiektu askoren inguruan ere mintzatuko gara, Beti Etxetik Kanpo (BEK) taldea, Pots and Crime soinu grabazioak... Durangaldeko eszenaren nondik norakoak aztertuko ditugu, agenda, berriak eta musika onaz girotuta beti bezala.