2013-06-25

Ekainak 26, Aiarock jaialdia, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuan Irungo Lakaxita gaztetxean ospatu zen Aiarock jaialdiaren kronika zehatza egingo dugu. Bertan jo zuten taldeen musika eta berri andana komentatuz, Endika (Sutura-Basura-Expañolak) eta Kikiel (Birracel-Odio) lagunak izango ditugu estudioan jaialadiaren nondik norakoak azaltzen. Horrez gain beti bezala, agenda eta berriak.

2013-06-18

Ekainak 19, Blitz taldea, Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egingo dugu gure korrespontsal berria den Amezketako Garikoitz aurkeztuz. Ondoren, Blitz talde ingelesaren diskografia luzean sakonduko dugu. Etxeko taldeei dagokionez, Tolosako Broken Faces taldearen estudioko bi abesti entzungo ditugu primizia izugarrian. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta.

2013-06-11

Ekainak 12, NPJ taldearen diska berria, Kaleko Mobidan!

Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu, tartean NPJ talde donostiarraren "Azkar bizi" lana aurkeztu dugularik. Ufestuek baztango taldearen "Lanari mus" eta Altxatu Irunberritarren lehen diskotik ere zehozer entzungo dugu. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta. Oi!

2013-06-04

Ekainak 5, Kronikak eta berriak Kaleko Mobidan!


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, asteazken honetan pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin dugu, tartean "Altxatu" irunberriko talde gaztearen lehen diskoa entzun dugu eta baita UVPR zigilu frantziarrak berriki atera duen The Headliners eta Protokids taldeen erdibanako singlea. Beti bezala agenda eta berri desberdinez lagunduta.