2012-07-24

Uztailak 25, Denboraldiko azken irratsaioa Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, gure Kaleko Mobidaren bigarren denboraldiaren azken irratsaioa eskainiko dizuegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Kurtsoa bukatzeko barduliako neska taldeen inguruko berezitxo bat prestatu dugu, Olatz (Against the Rapist) eta Marian (Ostikua Potrotan) taldeetako kideak etorriko zaizkigu horretarako. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Hurrengo kurtsorarte! Oi!

2012-07-17

Uztailak 18, Irratsaioari omenaldia Kaleko Mobidan!


Aurreko astean kale egin eta gero, asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00etara, geure buruari omenaldia egingo dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Musika andana entzungo dugu, tartean 4 skins, Tango 14, Subculture, Janitors, V Asamblea,  Orreaga 778, Heitaroi, Komintern Sect, semeputiek... eta skinhead reggae pixkat ere bai. Beti bezala, agenda, berri eta leihaketaz lagunduta. 

2012-07-05

ASTEROKO LEIHAKETA!


Bartzelonako La Cobla Oi! taldekoak zein taldeetan ibili izan dira proiektu berri honen aurretik?Irabazleak Siete Balasen "Nafarroa" disko berria irabaziko du. ANIMATU!

2012-07-03

Uztailak 4, Musika berria Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara musika berria jarriko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elorrioko Txabolakumeak taldearen "Betidanik ta Betirako" lehen maketa, Mañariako Beti Etxetik Kanpo taldearen lehen diskoa eta Siete Balas talde naparraren "Nafarroa" bigarren diskoak entzungo ditugu. Bartzelonara ere saltotxo bat joko dugu PennyCocks taldearen "Do it Cock" LP berria eta La Cobla taldearen singlea entzungo ditugularik. Hau guztia agenda, leihaketa, kronika, berri eta umore onaz bustita!