2012-06-22

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein da Erasoka taldeko mutilik guapoena? Lotsarik ez dute! Beraien diska berria "Plastik Mask Assasin" diskoa oparitzen dugu! ANIMATU!

2012-06-19

Ekainak 20, Erasoka Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Erasoka Oi! talde algortarraren bixita jasoko degu Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan. Beraien "Plastik mask assasin" disko berria aurkezten eta entzuten dugun bitartean beraiekin mintzatuko gara. Beti bezala, agenda, leihaketa, kronikak eta berriak ere izango ditugu.

2012-06-13

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zenbat pertsona joango gara kontzertu honetara? Gehien hurbiltzen denak Nafarroa 1512-2012 Punk-oi! bilduma irabaziko du! ANIMATU!

2012-06-12

Ekainak 13, Nafarroa 1512-2012 punkoi! bilduma Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Nafarroako 1512-2012 punk-oi! bilduma aurkeztuko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Larunbat honetan Ekainak 16an Amaiurko herriko ostatuan Orreaga 778+Kaleko Urdangak+Erru Gabe + Big Time Sound System kontzertuarekin aurkeztuko den Nafarroa 1512-2012 punk-oi! bilduma goitik behera entzungo dugu, Apurtu, Orreaga 778, Slevy, Kaleko Urdangen... abesti berriak. Hau guztia, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Oi!arekin zin egiten diogu gure benetako aberriari!

2012-06-08

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Nondik dator Hardflip bergarako hardcore taldearen izena?

2012-06-05

Ekainak 6, Luxenburgo eta Belgikako Oi! musika Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Luxenburgo eta Belgikako punk-oi! musika izango da nagusi Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan. Pasa den asteko kontzertuetako kronikak egin ostean, Skinflicks, Unite Against Society, The Agitators eta  Nervous Chillin taldeen musika entzungo ditugu. Agenda, berriak eta leihaketa beti bezala ere hor egongo dira. Asteazken honetan kolaboratzaile asko izanen ditugu.