2012-04-27

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein da Zarata fanzinearen azken zenbakiko portadako argazkiaren egilea? erraza, ez? Opari Zarata fanzinearen 6.zenbakia, animatu!

2012-04-24

Apirilak 25, Zarata Fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Zarata fanzineko editore nagusia den Igorren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida Punk-Oi! irratsaioan. Pablok pasa den astebukaerako kontzertuen kronika egin ostean, Zarataren azken zenbakia (6) aurkeztuko da. Horrez gain beti bezala, Agenda eta leihaketa.

2012-04-18

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Aste honetakoa ez da galdera izango, Kaleko Urdangei dedikatutako ezizen edo moteak eskatzen ditugu. Barregarrienari "Eman Bai" diskoa oparituko diogu! ANIMATU!!

2012-04-17

Apirilak 18, Kaleko Urdangak, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara, Kaleko Urdangak taldea izango dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Pepino ta Bolbo aurkezle direlarik taldea elkarrizketatu eta "Eman Bai!" beraien lehen diskoa aurkeztuko dute. Ondoren, agenda, berriak eta leihaketa.

2012-04-12

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein pertsonaiak egin zuen dobletea Kateak Astintzet Fest I-ean? Kideren bat konpartitu duten bi taldeen izena eskatzen dugu! Opari bezala Saskarrak taldearen "Eraikitzeko Suntsitzen" maketa eta Txantreako labezomorroen kamiseta! ANIMATU!

2012-04-10

Apirilak 11, Saskarrak eta Kateak Astintzen Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Saskarrak taldeko eta Kateak Astintzen webguneko nafarren bisita jasoko degu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Apirilak 4ean ospatutako lehen Astintzen Fest-a komentatuko digute eta "Eraikitzeko suntsitzen" Saskarrak taldearen lehen maketa aurkeztuko degu. Horretaz aparte, agenda, berriak eta leihaketa beti bezala. Euskal Herriko punk-oi!aren aktualitatea zure etxean.

2012-04-05

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Nondik dator "Mujika" taldearen izenaren jatorria, hau da, zergatik jarri zioten Mujika izena Errealeko hintxa taldeari??Oparitzat Breaking Rules-en laugarren zenbakia eta Mujika Taldeko materiala. Animatu!

2012-04-03

Apirilak 4, Mujika Taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Mujika taldeko bi partaide izango ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, panorama futbolistikoa aztertu eta aurreko asteko beraien kontzertuak komentatuko ditugu. Kaleko Urdangak taldearen "Eman Bai!" lehen lana ere entzungo da agenda, leihaketa eta berriez lagunduta beti ere.