2012-12-26

Abenduak 26, No Hope taldea, Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Aretxabaletako No Hope taldeari egingo diogu elkarrizketa, beraien "Kale Ustelak" lehen diskoa aurkeztuz. Jawer eta Arruti izango ditugu estudioan. Gainera, beti bezala, agenda eta berriak.
Ir a descargar

2012-12-11

Abenduak 12, Achtung! taldea, Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Hernaniko Achtung! taldeari egingo diogu elkarrizketa, Kaos Kooperativ taldearekin erdibana atera zuten diskoa aurkeztuz. Pepino eta Saxo (gitarrista berria) izango ditugu estudioan. Gainera, beti bezala, agenda eta berriak.
Ir a descargar

2012-12-04

Abenduak 5, Run Together fanzinea, Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan Lemoako Run Together fanzinearen erredaktore nagusiaren bisita jaso dugu estudioan, fanzinearen bi zenbakiak komentatu eta bertan aipatutako musika entzungo dugu. Horrez gain, agenda eta berriak beti bezala!


2012-11-27

Azaroak 28, berriak eta bitxikeriak, Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan Tafallako Zartako-k taldearen "Kalekumeak" diskoa entzuteaz gain, Evil Conducten "Working Class Anthems" disko berria eta Chaos en France bi bolumenak aztertuko ditugu. Hau guztia, berriak, agendaz eta umore onaz lagunduta.

Ir a descargar

2012-11-20

Azaroak 21, Iron Cross eta Oi! Ipar-amerikarra Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Iron Cross talde estatubatuarrak Azaroak 16an Trintxerpeko Mogambo aretoan eskainitako kontzertuaren aitzakiarekin, Templars, Sidney Ducks, Noi!se talde estatubatuarrak eta Jenny Woo eta Alternate Action talde kanadiarrak entzungo ditugu. Agenda, berriak eta aktualitatea giro ederrean!

 
Ir a descargar

2012-11-06

Azaroak 7, II. Holidays in Basque Country, Kaleko Mobidan!


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan, pasa den larunbatean Eibarko Gaztetxean ospatutako II. Holidays in Basque Country-aren kronika zehatza egingo da. Horretaz aparte, agenda, berriak, aktualitatea eta musika ona, giro ederrean.

Ir a descargar

2012-10-30

Urriak 31, Izu Giroa fanzinekoei elkarrizketa, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00etatik 00.00etara Izu Giroa punk eta hardcore fanzineko erredaktoreei, Gotzon eta Iñigori, egin diegu elkarrizketa Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik beraien azkeneko zenbakia komentatuko degu eta bestetik, Gotzoni esker, Barakaldoko eta ezkerraldeko 80. hamarkadako punk mugimendua aztertuko dugu. Honez gain, agenda, berriak eta aktualitatea izango dugu. Agur bat entzuleei! Oi!

2012-10-23

Urriak 24, Apurtu taldeari elkarrizketa Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko Punkoi!aren onena ekarriko dizu Kaleko Mobida irratsaioak. Aste honetan, hainbat kolaboratzaileren parte hartzea izanik, aurreko asteko kontzertuen kronikak egiteaz gain, Aitor Apurturekin (Apurtu taldeko abeslari eta gitarralari) hitz egingo dugu. Beraien "Tik Tak" disko berria kaleratu berri da, eta berau entzuteaz gain Aitorri taldearen nondik norakoak galdetuko dizkiogu. Berriak agenda eta Punk-oi!a jaun andreok!

2012-10-16

Urriak 17, Tolosaldeko Mugimendua Kaleko Mobidan!


Asteazkena, gaueko 23.00ak eta punk-oi!aren ordua iritsi da Info 7 irratira. Gaurkoan Tolosaldeko gonbidatuz beteko dugu gure Txapa Irratiko estudioa, batetik Bardulia Skinhead Meeting kontzertuaren nondik norakoak aztertuko ditugu bertako antolatzaileekin (Otaño eta Beñat), Broken Faces talde berriagatik ere hitz egingo dugu bere abeslari Elordirekin, eta azkenik The King Of The Jungle fanzinearen 2. zenbaki berriagatik ere hitz egingo dugu. Azkenaldiko kontzertuak aipatuz, Shock Waves talde nafarraren single berria eta Apurtu taldearen "Tik tak" Lp berriak entzungo ditugu giro ederrean, Euskal Herriko Punk-Oi!aren aktualidadea eskainiz.

2012-10-09

Urriak 10, II. Fanzine egunaren kronika Kaleko Mobidan!


Asteazkena, gaueko 23.00ak eta azkenean iritsi da Kaleko Mobida bergararraren hirugarren denboraldia, Euskal Herriko punk-oi! musikaren aktualitatea zure etxean. Irratsaio hau berez aurreko astean emititzeko zegoen prestatua, arazotxo batzuen ondorioz aste honetan emitituko dugu. Irailak 22an ospatutako II. Fanzine egunaren kronika zehatz bat egiteko Andoni Teletetxo, Pepino eta Mugu izan genituen gurekin. Badator, bueltan da, Kaleko Mobida!!

2012-07-24

Uztailak 25, Denboraldiko azken irratsaioa Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, gure Kaleko Mobidaren bigarren denboraldiaren azken irratsaioa eskainiko dizuegu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Kurtsoa bukatzeko barduliako neska taldeen inguruko berezitxo bat prestatu dugu, Olatz (Against the Rapist) eta Marian (Ostikua Potrotan) taldeetako kideak etorriko zaizkigu horretarako. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Hurrengo kurtsorarte! Oi!

2012-07-17

Uztailak 18, Irratsaioari omenaldia Kaleko Mobidan!


Aurreko astean kale egin eta gero, asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00etara, geure buruari omenaldia egingo dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Musika andana entzungo dugu, tartean 4 skins, Tango 14, Subculture, Janitors, V Asamblea,  Orreaga 778, Heitaroi, Komintern Sect, semeputiek... eta skinhead reggae pixkat ere bai. Beti bezala, agenda, berri eta leihaketaz lagunduta. 

2012-07-05

ASTEROKO LEIHAKETA!


Bartzelonako La Cobla Oi! taldekoak zein taldeetan ibili izan dira proiektu berri honen aurretik?Irabazleak Siete Balasen "Nafarroa" disko berria irabaziko du. ANIMATU!

2012-07-03

Uztailak 4, Musika berria Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara musika berria jarriko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Elorrioko Txabolakumeak taldearen "Betidanik ta Betirako" lehen maketa, Mañariako Beti Etxetik Kanpo taldearen lehen diskoa eta Siete Balas talde naparraren "Nafarroa" bigarren diskoak entzungo ditugu. Bartzelonara ere saltotxo bat joko dugu PennyCocks taldearen "Do it Cock" LP berria eta La Cobla taldearen singlea entzungo ditugularik. Hau guztia agenda, leihaketa, kronika, berri eta umore onaz bustita!

2012-06-22

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein da Erasoka taldeko mutilik guapoena? Lotsarik ez dute! Beraien diska berria "Plastik Mask Assasin" diskoa oparitzen dugu! ANIMATU!

2012-06-19

Ekainak 20, Erasoka Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Erasoka Oi! talde algortarraren bixita jasoko degu Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan. Beraien "Plastik mask assasin" disko berria aurkezten eta entzuten dugun bitartean beraiekin mintzatuko gara. Beti bezala, agenda, leihaketa, kronikak eta berriak ere izango ditugu.

2012-06-13

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zenbat pertsona joango gara kontzertu honetara? Gehien hurbiltzen denak Nafarroa 1512-2012 Punk-oi! bilduma irabaziko du! ANIMATU!

2012-06-12

Ekainak 13, Nafarroa 1512-2012 punkoi! bilduma Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Nafarroako 1512-2012 punk-oi! bilduma aurkeztuko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Larunbat honetan Ekainak 16an Amaiurko herriko ostatuan Orreaga 778+Kaleko Urdangak+Erru Gabe + Big Time Sound System kontzertuarekin aurkeztuko den Nafarroa 1512-2012 punk-oi! bilduma goitik behera entzungo dugu, Apurtu, Orreaga 778, Slevy, Kaleko Urdangen... abesti berriak. Hau guztia, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Oi!arekin zin egiten diogu gure benetako aberriari!

2012-06-08

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Nondik dator Hardflip bergarako hardcore taldearen izena?

2012-06-05

Ekainak 6, Luxenburgo eta Belgikako Oi! musika Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Luxenburgo eta Belgikako punk-oi! musika izango da nagusi Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan. Pasa den asteko kontzertuetako kronikak egin ostean, Skinflicks, Unite Against Society, The Agitators eta  Nervous Chillin taldeen musika entzungo ditugu. Agenda, berriak eta leihaketa beti bezala ere hor egongo dira. Asteazken honetan kolaboratzaile asko izanen ditugu. 

2012-05-24

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein da Oi! musikaren bilduma mitikoen sagako lehenengoa? Izena eta editatu zen urtea eskatzen dugu! ANIMATU!

2012-05-22

Maiatzak 23, Desastrozombies eta 30 years of Oi! Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, esku artean ditugun bi diska berri aztertuko ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Batetik Desastrozombies donostiko punk-rock taldearen "11 y media a mas tardar" diskoa aurkeztuko dugu, bestetik "30 years of Oi! Never Surrender" izeneko nazioarteko Oi! musikaren bilduma. Honez gain beti bezala, kronikak, agenda, berriak eta leihaketak ere lekua izanen dute.

2012-05-18

ASTEROKO LEIHAKETA!


Nafarroa 1512 taldeak egiten duen bezela, bada Bergaran "Gernika" abesti propioa duen punk-oi! talde bat. Erraza ez?

2012-05-15

Maiatzak 16, Musika berria Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, musika berria eta nobedadeak entzungo ditugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Nafarroa 1512 taldearen "irabazteko jaioak" lehen diskoa aurkezteaz aparte Erasoka, Txabolakumeak... taldeen berriena ere entzungo degu...Reggae, pub rock pixkat bat ere entzungo dugu irratsaioari traizio eginez. Hau dena, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

2012-05-10

ASTEROKO LEIHAKETA!


MCD taldearen De ningun sitio a ninguna parte diskoko "A-68" abestia, zein talde o musikariren bertsioa da? Opari bezala teletetxo eta puzkarra recordsen lotetxoa! ANIMATU!!

2012-05-08

Maiatzak 9, Kronikaz lepo Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, pasa den astebukaerako kontzertuak errepasatuko ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beasaingo Hiruki tabernako kontzertua (Having a Laugh, Wild Hearts), Bergarako gaztetxeko Kaleko Urdangen disko aurkezpena (Fridays Crew, Cold Revenge, Kaleko Urdangak + Naken selektor) eta The Last Strenght-eko Hodeiri deituko diogu Madril aldean zemouz ibili ziren jakiteko. Hau beti bezela, musika onaz, leihaketa, berriak eta agendaz lagunduta. Oi!


2012-05-03

ASTEROKO LEIHAKETA!


Dakizuen bezala, BELLATOR talde urolatar berria estreinatu zen pasa den Txarrantxa tabernako VII.en urtemugan. Zein taldeetan ibili dira aurretik bertako kideak?? Kideen iragan musikalaz gehien dakienak irabaziko du puzkarra eta teletetxo records zigiluen lotetxo bat. Animatu eta parte hartu!

2012-05-01

Maiatzak 2, berriak eta aktualitatea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara ez da gonbidaturik egongo Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, betikoek euskal herriko punk-oi! mugimenduaren panorama komentatuko dugu, Tommy Gun, Txabolakumeak, Working Boys, Siete Balas....taldeen musika entzungo dugu astebukaerako kronikez aparte (Txarrantxa Rock VII). Beti bezala, agenda eta leihaketarekin lagunduta.

2012-04-27

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein da Zarata fanzinearen azken zenbakiko portadako argazkiaren egilea? erraza, ez? Opari Zarata fanzinearen 6.zenbakia, animatu!

2012-04-24

Apirilak 25, Zarata Fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Zarata fanzineko editore nagusia den Igorren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida Punk-Oi! irratsaioan. Pablok pasa den astebukaerako kontzertuen kronika egin ostean, Zarataren azken zenbakia (6) aurkeztuko da. Horrez gain beti bezala, Agenda eta leihaketa.

2012-04-18

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Aste honetakoa ez da galdera izango, Kaleko Urdangei dedikatutako ezizen edo moteak eskatzen ditugu. Barregarrienari "Eman Bai" diskoa oparituko diogu! ANIMATU!!

2012-04-17

Apirilak 18, Kaleko Urdangak, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara, Kaleko Urdangak taldea izango dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan. Pepino ta Bolbo aurkezle direlarik taldea elkarrizketatu eta "Eman Bai!" beraien lehen diskoa aurkeztuko dute. Ondoren, agenda, berriak eta leihaketa.

2012-04-12

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein pertsonaiak egin zuen dobletea Kateak Astintzet Fest I-ean? Kideren bat konpartitu duten bi taldeen izena eskatzen dugu! Opari bezala Saskarrak taldearen "Eraikitzeko Suntsitzen" maketa eta Txantreako labezomorroen kamiseta! ANIMATU!

2012-04-10

Apirilak 11, Saskarrak eta Kateak Astintzen Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara Saskarrak taldeko eta Kateak Astintzen webguneko nafarren bisita jasoko degu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Apirilak 4ean ospatutako lehen Astintzen Fest-a komentatuko digute eta "Eraikitzeko suntsitzen" Saskarrak taldearen lehen maketa aurkeztuko degu. Horretaz aparte, agenda, berriak eta leihaketa beti bezala. Euskal Herriko punk-oi!aren aktualitatea zure etxean.

2012-04-05

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Nondik dator "Mujika" taldearen izenaren jatorria, hau da, zergatik jarri zioten Mujika izena Errealeko hintxa taldeari??Oparitzat Breaking Rules-en laugarren zenbakia eta Mujika Taldeko materiala. Animatu!

2012-04-03

Apirilak 4, Mujika Taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Mujika taldeko bi partaide izango ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan, panorama futbolistikoa aztertu eta aurreko asteko beraien kontzertuak komentatuko ditugu. Kaleko Urdangak taldearen "Eman Bai!" lehen lana ere entzungo da agenda, leihaketa eta berriez lagunduta beti ere.

2012-03-28

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Goiko argazkiarekin barre batzuk bota ondoren, erantzuiguzu hurrengo galdera: Zein da The Perversions eta Sotomano front-oi! taldeko abeslaria?? Opari bezala Breaking Rules fanzinearen 4. zenbakia! Animatu!

2012-03-27

Martxoak 28, Hell Beer Boysen X urteak, Kaleko Mobidan!


Bihar, asteazkenero bezala, Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida irratsaioa izango dugu entzungai gaueko 23.00tatik 00.00etara. Txapa irratia momentuz erabili ezin denez Bergarako Northern Drunkens lokalean grabatuko dute edizio esperimental hau. Blasko (HBB) eta David (Managerra HBB-BC BOMBS) etorriko zaizkigu Hell Beer Boys taldearen X.urteurrenari buruzko elkarrizketatxo bat izatera, beraien bira, anekdotak, intentzioak, nola ikusten duten eszena...komentatuko dizkigute. Astebukaerako kontzertuak komentatzeaz aparte, agenda, berriak eta leihaketa ere izango dira. Umore on onaz, Oi!-arekin gozatuko dugu.

2012-03-21

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Beti esaten da Hell Beer Boys Beasaingo punk-oi! taldea dela, baina ba omen dago Tolosarren bat bertan! Zein ote da? King Of The Jungle bat erregalo! Animatu!

2012-03-19

Martxoak 21, King Of The Jungle fanzinea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, King Of the Jungle fanzineko Beñat, Alkorta eta Joseba izango ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Beraien fanzineko lehenengo zenbakia aurkeztuko digute eta bertan azaltzen diren taldeen musikaz gozatuko dugu. Horrez gain, agenda, berriak eta leihaketa ere izango ditugu.

2012-03-14

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein talde izan da batik bat hasieretan, Fight to Life arrasatearrekin kartel gehien konpartitu dituena? Erraza ez? Fight to Life taldearen "Lo que piensas" diskoa zozketatzen dugu, Animatu!

2012-03-12

Martxoak 14, Fight to Life taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Fight to Life talde arrasatearraren bixita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irra tsaioan. Gorde abeslaria eta Oihan baxua etorriko zaizkigu taldearen "Lo que piensas" disko berria aurkeztera. Agenda, leihaketa eta berriez gain, Saskarrak taldearen "Eraikitzeko suntsitzen" lehen diskoa ere entzungo dugu. Oi! musika eta umorea. 

2012-03-10

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein koloretakoa da Korrokoi jaunaren "Land Rover" klasikoa?? Irratsaioan pista eman zuen ba! Erraza da! Animatu eta Ez! taldearen kamiseta bat irabazi ahalko duzu!

2012-03-05

Martxoak 7, Holidays in Bardulia 2012, Kaleko Mobidan!!


Aste honetako gure punk-oi! irratsaioan, Añorgako antzoki zaharrean ospaturiko Holidays in Bardulia IX. edizioaren kronikatxo bat egingo dugu. Korrokoia jauna etorriko zaigu eta berak lortutako zuzeneko artxiboekin apainduko dugu irratsaioa, jo zuten talde bakoitzaren emanaldiak banan banan entzunez. Leihaketa, berriak eta agenda ere beti bezala izango ditugu. Oi!

2012-02-23

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein urtetan eta zenbagarren Holidays In Bardulia ospatu zen Oñatin? Horretaz gain, ostiraleko kontzertua zein taldek hasi zuen eta larunbatekoa nork bukatu zuen esan beharko diguzue! Opari bezala, Ez! talde oñatiarraren kamiseta bat! PARTE HARTU!

2012-02-20

Otsailak 22, Oñatiko Mobida, Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik 00.00etara, Oñatiko mugimendu musikala izango dugu hizpide Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Lasa aditua etorriko zaigu kolaboratzaile lanetan, berarekin entzungo ditugu Oñati Bizirik I eta II bildumak, baita Triskantza,  Ez! , Bitz , Klinesa ta Kaka arrastua Kumunzuluan, Banda Munizipala, Drakes...eta beste talde ez hain ezagunen abestiak. "Gogorra" benetan irratsaioa.

2012-02-16

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein da Iskanbila taldeko formazio originaleko abeslari zen "Txiri"-ren benetako izena? Erraza ez? Animatu!

2012-02-13

Otsailak 15, Iskanbila taldea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara Iskanbila Oi! talde arrasatear mitikoaren bisita jasoko dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Formazio originaleko Gotzon eta Lapo etorriko zaizkigu. Taldearen ibilbidea aztertuko dugu eta abesti inedito batzuk ere entzungo ditugu. Agenda eta leihaketa ere izango ditugu beti bezala. Oi!-a eta katxondeoa!

2012-02-09

ASTEROKO LEIHAKETA!


Zein berezitasun instrumental du "Maraboots" Pariseko Oi! talde anti-arrazistak?

2012-02-07

Otsailak 8, Aktualitatea Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Euskal Herriko punk-oi! mugimenduari errepasotxoa emango diogu, fanzineak (king of the jungle, silencio toxico, run together...), diskak (in your face, fight to life, The Last Strenght, Fridays Crew...) eta agenda aipatuko ditugu. Leihaketa ere beti bezala izango da. Oi!-a eta umorea!