2011-11-30

ASTEROKO LEIHAKETA!!


Zein izan zen, Naken Selektorrek bere Kaleko Mobida Fest II-ko pintxada bukatzeko erabili zuen abestia? Opari gisa, Doubling Boys-en diskografia, hau da, beraien bi diskoak! lehenengoa badaukazu?Animatu!

Azaroak 30, Kaleko Mobida Fest II-a, KALEKO MOBIDAN!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara, Kaleko Mobida Fest II-aren kronika egingo dugu Kaleko Mobida Punk-oi! irratsaioan, Hodei (TLS) eta Nakenek (Reggae Fever) lagunduta. Horrez gain, Kaleko Urdangak, Brutal Calling eta The Last Strenght taldeen aurrerapen-abesti berriak entzungo ditugu. Ondoren leihaketa, berriak eta agenda. Oi!

2011-11-23

ASTEROKO LEIHAKETA!!


The Headliners taldeko abeslariak, beste zein Oi! talde frantziarretan abesten du? Erraza ez? Hurrengo irratsaioan komentatuko dugu oparia!

Azaroak 23, Musika frantziar berria Kaleko Mobidan!


Gaueko 23.00tatik 00.00etara Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan, astebukaerako kontzertuetako kronikak egingo dira. Ondoren The Daltonz taldearen "suedehead rock" eta The Headliners-en "Too young to fall in love" disko berriak entzungo dira. Bukaeran BC BOMBS taldearen disko berriko aurrerapen abestiak entzungo dira. Hori guztia agenda, leihaketa eta berriez lagunduta.

2011-11-16

ASTEROKO LEIHAKETA!!


"Mobida madrileña" izeneko programa egin genuenean, irratsaioa hasteko Awaking the North talde Bilbotarrak Holidays in the Basque Country 2011n jotako abesti bat erabili genuen, zein talde eta zein abesti zen? Opari bezala, Awaking the North taldearen "Here to stay" lehen lana zozketatuko dugu.

Azaroak 16, Berriak eta aurrerapenak Kaleko Mobidan!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara euskal nobedade eta aurrerapenak aurkeztuko ditugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Irratsaioa hasteko lehenengo Holidays in Basque Country festiaren kronika motz bat egingo dugu eta Awaking the North taldearen "Here to Stay" disko berria entzungo dugu. Ondoren Odio, Kaleko Urdangak, Sekuestro Express eta The Last Strenght...taldeen disko aurrerapenak entzungo ditugu. Bukatzeko leihaketa eta agenda. Oi!

2011-11-02

KALEKO MOBIDA FEST II "EGUNA"


Arratsaldeko 17.00 Txarrantxa Tabernan : 
SEKUESTRO EXPRESS + THE LAST STRENGHT+ KARBUNKO

Gaueko 22.30tan Azkoitiko Mataderoan:
COLD REVENGE + DOUBLING BOYS + FRIDAYS CREW


Goizalderarte dj-ak: REGGAE FEVER eta KALEKO MOBIDA IRRATSAIOEN ARTEKO BATAILA

2011-11-01

Azaroak 2, "MOD ERREBAIBALA" KALEKO MOBIDAN!


Asteazken honetan gaueko 23.00tatik 00.00etara 70.hamarkadaren bukaeran Britainia Handian eztanda egin zuen Mod berpizkundeko talde esanguratsuak aztertuko ditugu Kaleko Mobida punkoi! irratsaioan: The cigarrets, Purple hearts, Secret affair, The Jam, The Chords... taldeen musika entzungo dugu. Aditutzat Asier Breaking Rules izango dugu. Agenda, leihaketa eta berriak ahazteke.