2010-12-24

KALEKO MOBIDA KAMIXETAK.


Kaleko Mobida irratsaioaren kamixeta berriak salgai 12 eurotan. Salmenta puntuak, ondorengoak:
- Zulue arropa denda... Azkoitia
- Txarrantxa taberna... Azpeitia
- Skizo denda... Donostia
- UK taberna... Algorta
- Street Warriors... Bilbo

2010-12-21

BURDINKAIA, Abenduak 25, "Ezkerraldea" maketaren aurkezpena

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Punk Italiarraren inguruko lehiaketa da aste honetakoa. Orain dela gutxi berrargitaratu da, Italian editatu eta sortu zen "lehenengo punk single-a", Split bat zen, eta ondorioz, bi taldek parte hartzen zuten bertan. Lehenengo taldea TAMPAX taldea zen. Aste honetan, BURDINKAIA taldearen "Ezkerraldea" maketa berria irabazi nahi baduzu, Split horretan parte hartzen zuen beste taldearen izena helarazi beharko diguzu!

ASTE HONETAKOA ZAILA ZEGOK/N, ANIMATU!!

ABENDUAK 22, BURDINKAIA eta SKINHEAD ROCKNROLLA KALEKO MOBIDAN!!


Abenduak 22, Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, BURDINKAIA taldearen "Ezkerraldea" maketa entzun dugu, beraien inguruko informazioa eta Abenduak 25ean Portugaleteko herriko tabernan joko duten kontzertua aipatu dugu. Ondoren, Skinhead Rocknroll europear pixkat entzun da: The Cliches (Suedia), The Guvnors (Danimarka), The Janitors (Frantzia), Lion Shield (Alemania), Klaxon (Italia)...taldeen musika entzun da. Oso irratsaio barregarria, entzun beharra daukazuna, gaurkoan Ekaitz, Biru, Pepino eta Asier Breaking Rules izan dira. Leihaketa, inkesta eta nobedadeak ere aipatu dira beti bezala. Entzun! musika ona, katxondeoa eta Oi!

2010-12-14

ASTEROKO LEIHAKETA!!! (AMEZKETAKO DEGOLLADOREAREN ESKUTIK)


Aste honetan, "Izu Giroa" euskarazko punk eta hardcore fantzinearen inguruan egingo dugu leihaketa. Galdera honi erantzuten dionak, "Sospechosos" punk talde oñatiarraren diskoa (lehen lan luzea) irabazi ahal izango du. Galdera honakoa da:

Zenbat ale argitaratu ditu fantzine honek bere historia osoan zehar? zenbaki zehatza eskatzen dugu!

orain badakizue! erantzun!!

Abenduak 15, PUNKOI! ASIARRA KALEKO MOBIDAN!


Abenduak 15, gaueko 23.00tik 00.00tara, Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan, Oi! asiarrari buruzko monografiko bat egin dugu, ordu bateko bidaia Asiar kontinentera, Euskal Herriko mugetatik haratago. The End (Indonesia), Life For Drinking (skinhead of china), BB Bomb (Taiwan), Oi! Squad (Hong Kong), Samuray Attack (Japonia), Roots and Boots (Malasya) eta Misandao (Txina) taldeen musika entzun da. Asteroko lehiaketa, inkesta eta nobedadeak aipatu dira. Gaur Ekaitz eta Biru izan dira irratsaioan. Irratsaio berezi berezia,Oi! musika!

2010-12-10

ABENDUAK 8, DIRTY BROTHERS KALEKO MOBIDAN!


Ekaitz Etxezarretaren punkoi! musika saioaren 10. atal honetan Dirty Brothers talde Arrasatearra izan da elkarrizketatua. Kontzertu akustiko bat ere eskaini digute, Oi! musika eta katxondeoa!