2010-10-25

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Urriak 23 Larunbata gaueko 11ak, Azpeitiko gaztetxea, Aggressive Combatek, Neallta Fola eta Hell Beer Boys-ekin konpartitzen du eszenatokia. Abeslariak, hau da, Marak, hanka hautsita eta igeltsua dauka. Aste honetako saria, Last Rebels-en "Amaiera gabeko bideak" diskoa da, hau eskuratu nahi duenak, Marak zein hanka zeukan hautsita esan eta asmatu beharko digu. Hor dezute!!orain erantzun!!!

URRIAK 27, HELL BEER BOYS-EN AZPEITIKO DISKO AURKEZPENA


URRIAK 27, ASTEAZKENA, 23.00tatik 00.00tara, KALEKO MOBIDA DENBORALDI BERRIKO LAUGARREN IRRATSAIOA!!

Aste honetan, Urriak 23an Azpeitian ospatutako festaren inguruko kronika bat egingo da. Hell Beer Boys taldearen diska aurkezpenaren aitzakiarekin, arratsaldean Txarrantxan jo zuten Dirty Brothers eta Destroi! , eta gauean Azpeitiko gaztetxean Aggressive Combat, Neallta Fola eta Hell Beer Boys taldeen musika entzungo da. Bertako zuzenekoak, anekdotak etaabar aztertuko dira. Oi!


JARRI GUREKIN HARREMANETAN eta PARTE HARTU ASTEROKO LEHIAKETAN!!!

kalekomobida.blogspot.com                   
                     

kalekomobida@info7.com 

SAIOAK  ETZUTEKO:

-FM bidez (Zuzenean): Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): 
*Txapa irratia (Bergara, 97.2)-Zuzenean Asteazkenetan 23.00tik 00.00tara eta Ostiraletan 18.00tik 19.00tara; 
*Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan;
*Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; 
*Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.
*Koska irratian (FM 108.0), ostiraletan, 20:30etik aurrera.

-Internet bidez: www.info7.com (saioa zuzenean entzuteko eta nahi duzunean jaisteko/entzuteko aukera dago).
KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!! 


2010-10-15

ENTZUN KALEKO MOBIDA IRRATSAIOA!!!

ASTEROKO LEIHAKETA!!! (AMEZKETAKO DEGOLLADOREAREN ESKUTIK)


Orain dela pare bat urte, Bardulia Sound izeneko bilduma erraldoi bat atera zen gure merkatura, Puzkarra Records zigiluaren eskutik. Halere, talde guztiak ez ziren gipuzkoarrak, bazeuden pare bat talde bizkaitar eta lapurtar bat. Lapurtarrak "Psykaostrops" taldea ziren. 

Aste honetako galdera hau da: Nongoak dira?konkretuki Lapurdiko zein herrietakoak?Talde honen jaioterria eskatzen dugu erantzun bezala.

GALDERA ASMATZEN DUENARI, URRIAK 31ean DURANGOKO PLATERUENAN OSPATUKO DEN KONTZERTU BATERAKO BI SARRERA OPARITUKO DIZKIOGU, BERTAN "PERKELE" "AGRESSIVE COMBAT" ETA "DOUBLING BOYS" TALDEEK JOKO DUTE.

ANIMATU ETA APROBETXATU AUKERA HAU!!


URRIAK 20, OKTOBERFEST-AREN INGURUAN HITZ EGINGO DA KALEKO MOBIDAREN AURTENGO HIRUGARREN IRRATSAIOAN!!


URRIAK 20, ASTEAZKENA, 23.00tatik 00.00tara, KALEKO MOBIDA DENBORALDI BERRIKO HIRUGARREN IRRATSAIOA!!

Ekaitzbond (Txerifa), Pepino (ohiko kolaboratzailea) eta Siratz (Street Alarm-eko gitarrajole ohia, bere lehenengo aldia irratsaioan) juntatu dira.Urriak 2an Durangon ospatu zen Oktoberfesta izango dute gai bezala, kritikak, bertan jo zuten taldeen musika entzungo da(Cobra, Cock Sparrer, Slaughter and the dogs, Stiff Little Fingers) eta anekdota kurioso batzuk ere egongo dira.Agenda musikatu txiki bat ere izan dugu eta ez ahaztu asteroko lehiaketa martxan dagoela, oseake badakizue, entzun irratsaioa eta parte hartu, opari zoragarri bat irabazteko aukera duzu entzulea!! Oi!

2010-10-11

KALEKO MOBIDAKO BIGARREN IRRATSAIOAN "UKABILKADA" TALDEA


AUPA PEÑA! URRIAK 13, Asteazkena gaueko 23.00tatik 00.00tara, Kaleko Mobidan UKABILKADA talde algortarrari eginiko elkarrizketa duzue entzungai.

Kaleko Mobida, Euskal Herri osoko Punkoi! musika guztiaren irratsaio denaren adibide gisa, Bizkaia aldera joan da oraingoan, UKABILKADA talde handia ezagutzera. Mikel "Piña" taldeko abeslariaz gain, Iñigo (Izu giroa Fanzinea) eta Igor (Zarata fanzinea) kazetari bizkaitarrak (gipuzkoarekin alderatuz fanzine asko daude!!) erakarri ditugu Bergarako Txapa irratira elkarrizketa duin bat egiteko asmotan. Taldearen sorrera, ibilbidea, bilakaera eta bukaeraz hitz egin dugu, beraien "Gu Gara Mendekua" 2006an argitaratutako diskoko abestiak eta beraien azkeneko kontzertu/garrasiko grabazioak entzunez. Oi! musika eta Katxondeoa!

 JARRI GUREKIN HARREMANETAN eta PARTE HARTU ASTEROKO LEHIAKETAN!!!


kalekomobida.blogspot.com                   
                     
www.myspace.com/ekaitzkalekomobida 


kalekomobida@info7.com 


SAIOAK  ETZUTEKO:



-FM bidez (Zuzenean): Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): 
*Txapa irratia (Bergara, 97.2)-Zuzenean Asteazkenetan 23.00tik 00.00tara eta Ostiraletan 18.00tik 19.00tara; 
*Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan;
*Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; 
*Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.

-Internet bidez: www.info7.com (saioa zuzenean entzuteko eta nahi duzunean jaisteko/entzuteko aukera dago).




KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!

Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!! 




2010-10-04

ASTEROKO LEIHAKETA (Amezketako zintzur moztailearen eskutik)


Galdera hau asmatzen duenari, Bartzelonako "Kiss-t" punk taldearen disko bat oparituko zaio.

Zer esan nahi dute G.G. HOWARDS izeneko... G.G. inizial hoiek?

G.G. HOWARDS, Bardulian sortutako talde batek hartu zuen izentzat, nahiz eta historia motza izan, talde potentea eta marka utzi zuena izan zen. 

Berez, Ingalaterrako Karlos printzipearen amorante baten izena izateagatik egin zen ospetsu G.G. Howards kontzeptua.


erantzun galderari eta disko bat muxutruk irabazteko aukera ezin hobea aprobetxatuko duzu!!

KALEKO MOBIDA BERRIKO "LEHEN" IRRATSAIOA



AUPA JENDE! URRIAK 6a Asteazkena, 23.00tik 00.00tara, KALEKO MOBIDAREN BERPIZTEA ENTZUN AHAL IZANGO DUZUE!! DENBORALDI BERRIKO "LEHEN" IRRATSAIOA.

Denboraldiko lehenengo irratsaioa da aste honetakoa.Pepino (ohiko kolaboratzaile eta aditua) eta Ijurko (esatari zaharra) etorri dira Bergarako Txapa Irratira (Irratsaioaren egoitza berrira) Ekaitz esatari berriari testigua pasatzera. Saioan, Hell Beer boys-en disko berriko abestiak entzungo dira, udarako balantzea eta Euskal Herriko Punkoi! eszenako nobedadeak aipatuz. Barreak, musika ona eta Oi! musika.

A! eta bisitatu gure blog berria, kalekomobida.blogspot.com eta myspace berria, myspace.com/ekaitzkalekomobida ;

Aio, ondo ibili ta agur bat entzule guztioi!!

Bidali mailak: kalekomobida@hotmail.com; kalekomobida@gmail.com; kalekomobida@info7.com

Nola entzun saioa?
-FM bidez: Donostia-99.2; Bilbo-102.3; Iruñea-106.7; eta Gasteiz-103.8.
-FM bidez (Arrosa sarea): Txapa irratia (Bergara, 97.2)-ostirala 17:00etan; Hala Bedi irratia (Gasteiz eta inguruak)-larunbatetaik igandera 01:00etan; Uhinak irratia (Aiara)-larunbatetik igandera 01:00etan; Molotoff irratia (Hernani)-ostegunean 22:00etatik 23:00etara.
-Internet bidez: www.info7.com (saioa entzuteko eta jaisteko aukera dago).

KALEKO MOBIDA, Euskal Herriko punk eta Oi! musikaren aktualitatea zure etxean!

Lagun iezaiguzu horrenbeste maite dugun Musika eta Eszena bultzatzen eta indartzen!!!


SAIOA ENTZUN HEMEN: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2010/10/20101007_8832.mp3